Gaur gure bi patioetan lan egin dugu. Lehenengo patioan, lana sailkatu dugu. Eta bigarren patioan, bakoitza bere lana egiten hasi da:
- Anne: Egingo dugun elkarrizketaren galderak garatzen hasi.*
- Ander: Teknoskopioa lehiaketaren blog ofizialean sarrera batzuk argitaratu.
- Asier: Igogailuaren planoak garbira pasatu eta han bertan neurriak jarri.
Planoan neurriak jarri ditu |
- Sue: Igogailuaren plano digitala egiten jarraitu eta han ere neurriak jarri.
Hauek gure plano digitalak dira |
*Guk gure proiektuari gehigarri bat jartzeko, igogailu enpresa bati elkarrizketa bat egingo diogu. Igogailu enpresara joan aurretik, kaleko gendeari inkesta moduko bat egingo diegu, zenbait gauza galdetzen beraien etxeen igogailuari buruz. Zein enpresari egitea erabaki dugu: Orona.
No hay comentarios:
Publicar un comentario