2012/12/13

Lehenengo txapuza


Gaur, Ander igogailuaren oinarria mozten zegoen baina bat-batean gehiegi biratu du eta bi zulo egin ditu egurrean eta paperontzira bota izan behar dugu.

Eskala Bristolen 7 bat emango nioke, eta zuk?

Gure ARAZOAren proposamnena


GURE ARAZOA:

Igogailuak normalean oso ondo funtzionatzen dute: botoia sakatu eta igogailua badoa solairu horretara.
Baina sarritan igogailua ez da zehazki lerrokatzen solairuaren lurzoruarekin eta saltotxo bat egoten da. Batzutan 1 edo 2 cm-takoak, baina beste batzuetan saltotxoa nahiko adierazgarria da.
Pentsa dezagun elbarrituetan, eta baita ume-aulkietan. Saltotxo horiek nahiko deserosoak izan daitezke. Sartzean saltotxoa beherantza bada ez dago problema handirik igogailuan sartzeko, baina gorantza bada ez dago sartzerik! Alderantziz ere gerta liteke: hau da, igogailu barruan zaudelarik saltotxoa izan daiteke gorantza edo beherantza.

Gure idei batzuen liburua

Kaixo!

Guk ideia batzuk hartzeko liburu hau irekitzen dugu eta gaur orrialde honetan ireki dugu solairuak nola lotzeko jakiteko.


Gaurko lana

Kaixo!

Gaur, betiko moduan, oso ondo ibili gara lanean, eta zenbait gauza egin ditugu:



  • Annek elkarrizketaren galderak garatzen amaitu du eta kabinaren oinarriaren eredua diseinatu du.
  • Anderrek, Teknoskopioa lehiaketaren blog ofizialean gure proiektuaren ARAZOA argitaratu egin du*,  materialak eta estruktura zelako egurrarekin egingo dugun pentsatu eta esan digu
  • Ander igogailuaren basea mozten zegoen baina bat batean gehiegi biratu du eta bi zulo egin ditu egurrean eta paperontzira bota izan behar dugu.
  • n digu eta Annerekin kabinaren oinarriaren eredua egin du.
  • Asierrek, dokumentu berri bat sortu du, Aktak izenekoa, eta han bertan bakoitzaren gaurko lana idatzi du.
  • Suek, plano digitalean, kabina handitu egin du eta horren neurriak jarri ditu eta gure bloga eguneratu du.

2012/12/12

Bakoitzak gaur egindako lana

Kaixo!

Gaur gure bi patioetan lan egin dugu. Lehenengo patioan, lana sailkatu dugu. Eta bigarren patioan, bakoitza bere lana egiten hasi da:

  • Anne: Egingo dugun elkarrizketaren galderak garatzen hasi.*
  • Ander: Teknoskopioa lehiaketaren blog ofizialean sarrera batzuk argitaratu.
  • Asier: Igogailuaren planoak garbira pasatu eta han bertan neurriak jarri.
Planoan neurriak jarri ditu
  • Sue: Igogailuaren plano digitala egiten jarraitu eta han ere neurriak jarri.
Hauek gure plano digitalak dira
*Guk gure proiektuari gehigarri bat jartzeko, igogailu enpresa bati elkarrizketa bat egingo diogu. Igogailu enpresara joan aurretik, kaleko gendeari inkesta moduko bat egingo diegu, zenbait gauza galdetzen beraien etxeen igogailuari buruz. Zein enpresari egitea erabaki dugu: Orona. 

2012/12/11

Bigarren batzarra

Kaixo!

Gaur gure bigarren batzarra eduki dugu. Laburra izan da baina material batzuk adosteko denbora eman digu. Oraingoz hauek dira adostutako materialak:

  • 6 listoi laukidunak
  • 2 listoi borobil txiki
  • Metalezko eskuaira txikiak
  • Okume handi bat
  • Kableak 
  • Korda
  • 2 listoi zapal
Bestalde planoaren zirriborroa onartu dugu eta bertsio digital bat garatzea pentsatu dugu. Horretarako, GDriven partekatutako Draw bat sortuko dugu eta gutxinaka joango gara osatzen.
Era berean Web ean publikatu daitekenez, blog honetako orri berri batean HTML kodea kapsulatuko dugu.

2012/12/04

Astelehenerako bakoitzaren ardura

Kaixo!
Aurreko sarreran esan dugun bezala, batzarrean bakoitza astelehenerako zer egin behar duen adostu dugu. Honako hau da adostutakoa:
  • ASIER: Igogailuaren planoak ondo egin.
  • SUE: Blog-a egin eta lehenengo hiru sarrerak egin:
    1. Aurkezpena
    2. Lehenengo batzarra nola garatu den azaldu
    3. Astelehenerako bakoitzaren ardurak jarri
  • ANDER: Teknoskopioa lehiaketaren bloga nola dabilen eta sarrerak nola argitaratzen diren begiratu.
  • ANNE: Gure arazoa planteatuta dagoenez, horri batean idatzi. Gero, ondo dagoenean garbira pasatu eta azkenik garbian idatzita duenean Anderri pasatu, berak Teknoskopioa lehiaketaren blogean txertatzeko.

Lehenengo batzarra

Gaur, abenduak 4, lehenengo batzarra izan dugu zer egingo dugun eta nola egingo dugun adosteko.

 Lenengo, igogailu bat egingo dugula adostu egin dugu. Zikinean nola izango den marraztu dugu.

Gero, gure arazoa planteatu egin dugu: Igogailua pisu batera heltzen denean batzuetan pizka bat gorago edo berago gelditzen da.




Lehen igogailu hau egin genuen baina hobetzea erabaki dugu. Eginda duguna gure lehenengo prototipoa da.





Eta azkenik, bakoitzaren betebeharrak adostu ditugu hurrengo astelehenerako.

Aurkezpena

Kaixo guk DBH-ko 2.mailako ikasleak gara. Teknoskopioa lehiaketan parte hartuko dugu. Ikasleak, Ander, Sue, Asier eta Anne gara eta irakasleak, Borja eta Amaia. Hemendik aurrera honekin zerikusia duten ekintzak sarrera moduan aurkeztuko dizuegu.

Gure taldearen partehartzaileak