2013/12/11

Gure maketa bukatuta

Suhiltzaile baten bisita gaur...

Gaur suhiltzaile bat Laurora etorriko da. Gu suhiltzaileari proiektu zintifikoa aurkeztuko diogu eta berak proiektuaren baliogarritasuna egokia den esango digu. Hortaz aparte, proiektua gehigarri batzuk bahar baditu esango digu.
Etorri eta gero beste sarrera bat egingo dugu nola joan den esateko.

Gure LOGOA




2013/11/04

Euskalmetera irteera


Pasa den urriaren 24an, osteguna, Gasteizera joan ginen, arabako parkeko euskalemet izeneko eraikinera hain zuzen ere. Eguraldia 24 kanaleko estudiotara joan ginen ere.  

Irtenaldi honek proiektu zientifikoaren gaia finkatzeko erabili genuen. Euskalmet eraikinean gela batean sartu eta gizon batek euskadiko eguraldien datuak eta alertak ondo azaldu egin zizkigun. Datuak non eta nola jasotzen diren, alerten koloreak nola bereiztu, zer-nolako tresnak erabili eguraldia neurtzeko, ze faktoreek suteak sortzen dituzten... ikasi genuen. Azalepen eta ibilaldi honek askotarako balio egin zigun adibidez nola eratzen ziren suteak edota noiz gertatuko diren jakiteko.

2013/10/18

Euskaltelera bidaia

Asteartean, Urriak 15, Euskaltel izeneko komunikazio enpresara joan ginen Laurofury taldea. Eraikina oso handia zen, benetan. Gainera oso ondo dekoratuta zegoen.
Euskaltel eraikina


Bertara heldu ginenean, hiru gizon etorri zitzaizkigun eta beste gela batera eraman gintuzten, azalpena emateko. Gela horretan, gazteleraz azaldu ziguten nola jaio zen S.O.S eta Line (Whatsapp bezalakoa). Azalpena bukatzean, CPD izeneko gela batera eraman gintuzten. CPD-n ordenagailu nagusiaren kopia bat erakutsi ziguten eta nola funtzionarazten duten azaldu ere.


2013/10/08

Gure robota

FLL-a gertu dagoela ikusita dugu eta beraz lanean jarri gara. Lehenik eta behin alde teknikoa egitea erabaki dugu eta robota eraikitzen hasi gara. Honen oinarri bezala bi motore jarri ditugu eta honi NXT adreilua itsatsi diogu. Gero beso bat ghitu diogu egitura guztiari. Azkenean honela geratu da:



Esan behar da ere, diseinu hau duela hiru egunetakoa dela eta orain itxura pixka bat aldatu diogula, besoa laboan jarrita oreka galtzen zuelako. Hurrengo sarreretan aurkeztk dugu diseinu eguneratua.

Momentuz gure errobotak bi misio baino ez ditu egiten. Hurrengo sarreretan misio horien bideoak eta beste batzuenak eskegiko ditugu, zuek ikusi ahal izateko.

2013/09/28

2012-ko FLL-ko proiektu tekniko bat

Kaixo!!

Oraindik zein misio egingo ditugun ez dakigu eta pasadan urteko adibide batzuk begiratzen hari gaude. Gero hortik zenbait ideia atera ahal izateko! Espero dugu laster gure robota hori egiten duena izatea!

2012-ko proiektku tekniko bat

2013/09/21

Lehen aurkezpena

Pasa den astean, aurkezpena bat egin genuen batxillerreko bi irakasleren aurrean. Haiek aurkezpenaren arabera taldeak egingo zituzten (hainbat pertsona gara aurten). Aurkezpenerako hau erabili genuen:



Aurten ere beste berri bat dugu. Fitxaje berri bat dugu taldean; Unai Esandi. Berak Anneren postua hartuko du, bera taldetik joan delako.

2013/09/17

Bueltan gara!

Kaixo irakurleok!

Aurten bueltan da ''Scratch taldea'' baina Laurofury izenarekin. Urte honetan Teknoskopioan eta First Lego Leage-an parte hartuko dugu.



2013/05/03

Pestaña berria!

Gure Deustoko abentura hasieratik amaieraraino jakin nahi baduzue irakurri ``Arduinorekin Deuston´´ orrialdea.

Berriro dena kableatu...

Margoztu ostean, Borjarengana joan ginen ea zer esango zuen. Ezetz asmatu? Berriro hasi behar ginela kableekin esan zigun. Eta hori egin dugu. Eta bigarren aldiz jarri dutugu kableak baina, oraingoan, kontu handiz.

2013/04/28

Margotzen...

Atzo igogailua apaintzen egon ginen, eta horretarako estruktura osoa margotu genuen. Bitartean ere programazioaren azkenengo detaileekin ibili ginen.



2013/04/22

Egin beharreko lana

Kaixo!


Hona hemen gaurtik aurrera egin behar dugun lana guztiz bukatzeko.
  1. Botoiak rekableatu, eredu berria begiratuz
  2. Programazioa, botoiak eta guzti bukatu
  3. Planteatu ea serboarena merezi duen edo ez
  4. Planteatu ea led-ena merezi duen edo ez
  5. Programazioa bukatu

2013/04/18

Deustoko Unibertsitatean!

Kaixo!


Gaur goizean, Deustoko Unibertsitatera joan gara motoreari buruz geihago jakiteko eta gure zalantzak argitzeko. Ander izan da batzarraren protagonista. Berak programazioa erakutsi eta azaldu du. Gero gure
zalantzak azaldu dizkiegu eta beraiek azkar-azkar soluzioak eman dizkigute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu gaituzten unibertsitateko hiru irakasleei.






2013/04/16

Aldaketa kabinan


Gure kabina hainbat traba zituen goiko pisura iristeko eta horregatik barilla gogorrak aldatu genituen eta alambre malguak jarri ditugu. Honela kabinak mobilitate handiago dauka eta ez da trabatzen.

Motorearen aldaketa

Gure lehengo motoreak ez zuen potentzia nahikorik abiadura azkarrean igotzeko eta horregatik aldatzea eta berria hobeto finkatzea proposatu zigun Borjak. Hori egin dugu eta honela geratu da:



Pultsadoreak badaude

Pasa den astean pultsadoreak ipintzen hasi ginen eta gaur bukatu dugu instalazio elektronioarekin.



Pultsadoreen kableak lotzeko kontaktu puntuak erabili ditugu eta handik kable batzuen bidez arduino plakara lotuko ditugu.




2013/03/22

Gaurko lana

Gaur asko aurreratu dugu gure proiektuan. Lehenik, igogailuaren programazioaren ideia generala egin dugu eta programatzen hasi gara:


Eta bestetik, igogailua zuzen joateko metalezko espigak jarri ditugu.




2013/03/20

Gaurko lana

Amaiarekin hitz egin ostean, Borjarekin egon gara eta algoritmoa hobetzeko gauza batzuk esan dizkigu, gero guk zuzentzeko. Gainera, bobina mekanorekin egitea erabaki dugu. Gero Borjarengana joan gara, mekanoko piezak hartzera. 

Ideia berria!

Gaur Amaiarekin egon gara hitz egiten, eta adostu dugu Arduinoko kit-ean datozen led-ak ipiniko ditugula solairuetan, jakiteko igogailua igotzen edo jaisten ari den. Igogailua igotzen ari denean, argi bat piztuko da, eta jaisten ari denean, aldiz, beste argia piztuko da.

2013/03/13

Babesleen bila

Kaixo!

Gauko batzar batean erabaki dugu material guztiak ordaintzako laguntza bilatu behar dugula. Asko pentsatu ondoren, babesleak bilatzea bururatu zaigu. Klaseko lagunei galdetzen hasi gara eta badakigu bizpairu gurasoek empresatxoak doituztela. Beraiekin korreoz harremanetan jarri gara eta erantzun baten zain gaude.

Eskaintza honetan interesatuta bazaude, harremanean jarri gurekin: anderaguiriano10@gmail.com korreoan.

Deustora!

Kaixo!


Gaur batzar bat izan dugu Borjarekn eta esan digu berak ezagutzen duela Deustoko Unubertsitateko pertsona bat arduino ondo programatzen dakiena. Hori jakinda, berari entrebista bat egitea proposatu dugu. Galderak eta zalantzak orri batean idatzko ditugu eta Deustora joango gara entrebista egiteko.

2013/02/26

GAURKO LANA


Kaixo!


Gaur proiektua eraikitzen jarraitzeko lan handia egin dugu.




Gaur igogailuaren kabina ideatu dugu, eta nola geratuko den ikusi dugu.


Metakrilatoa moztu behar dugu ere, eta horretarako neurriak adostu ditugu.


Motorea, bere transmisiora lotu dugu. eta goiko solairuan non jarriko dugun ere adostu dugu.

Leroi Merlin-en


Kaixo!


Atzo Ander eta Sue Leroi Merlinera joan ziren behar genituen materialak erostera. Bi metalezko espiga, lau eskuaira txiki, metakrilatoa eta okumen xafla bat erosi zituzten.


Metalezko bi espiga

4 eskuaira txiki

2013/02/25

Gaurko lana


Gaur igogailuaren neurriak adostu ditugu eta arratsaldean Ander eta Sue Leroy Merlinera joango dira materiala erostera.

2013/02/22

Gaurko lana

Gaur eraikinaren teilatua ipintzeko, arazoak izan ditugu. Kaladora bat behar dugu zutabeetan sobratzen den zatia mozteko. Azkenean, Manuri bere kaladorarekin moztea eskatu diogu, eta sabaia moztu digu.



Beste alde batetik Amaiak jostailuzko kotxe solar bat eman digu, desmontzatzeko eta motorearekin trasteatzeko.


2013/02/19

Gaurko lana

Kaixo!

Gaur sabaiaren neurriak adostu eta listoietan markatu ditugu.


Espiga jartzeko zuloak egin behar ditugu. Horretarako egurrezko listoietan, zuloa non egin behar dugun markatu dugu.


2013/01/31

Gaurko lana

Kaixo!

Gaur lehenengo patioan listoiak, oinarrira finkatu ditugu.


Gero tekno eduki dugunez, ordua aprobetzatu eta lehenengo solairua pegatu dugu.



Gaurko lana

Gaur proiektuarekiko aurrerapen itzela egin dugu:

Borjarekin egon gara eta oinarriaren neurriak jarri ditugu.


Plastika orduan, listoietan neurriak ere jarri ditugu.

Bigarren patioan teknologia gelan egon gara solairuetako okumenak mozten eta takitoak ere.

Ander ordu bat gehiago geratu da teknologia gelan Unairekin batera eta hurrengo ideia garatu dute listoiak oinarrian pegatzeko.





2013/01/25

Gaurko lana

Goizean, informatikako ordua eman digute lana egiteko. Ordu hori kotxea desmontatzeko, (hortik motorea ateratzeko) eta arduinorekin trasteatzeko erabili dugu

Kotxe elektrikoaren motorea
Kotxea desmontatuta











Arduinoarekin trasteatzen...

Patioan zutabeeako zuloak egiten saiatu gara baina ez dugu lortu, taladroarekin arazoa direla eta. Espero dugu hurrengo asean zuloak egiten hastea eta eraikinaren oinarria eta zutabeak lotzea. 

Bitartean Arduino programazioarekin experientzia hartzeko Anderrek plaka eramango du etxera, trasteatzeko.

2013/01/21

2 arazo ditugu...

Kaixo!

Asteburu honetan zutabeak, oinarrira lotzeko torlojuak erostera joan gara baina ez ditugu behar diren neurrikoak topatu. Aste honetan zehar behar ditugunak topatzen ibiliko gara eta ez baditugu aurkitzen, oinarriaren lodiera aldatu beharko dugu.


Beste alde batetik, solairuei eusteko eskuairak (takitoak) mozteko materialik ez dugunez, denda batera eraman beharko ditugu moztera.




Hau guztiaz hitz egitera Borjarengana eta Amaiarengana joan gara eta aurrera jarraitzeko esan digute.

2013/01/15

Experimentatzen...

Azken egun hauetan arduino plakak ekartzen duen programazio interfazearekin gauzatxoak saiatzen ibili gara. Momentuz ez dugu led-a piztea besterik lortu baina jo eta ke ari gara lanean, ea zeozer lortzen dugun.

Arduino-ren software ofiziala

Kalkulatzen...

Gaur, alde batetik, eraikinaren sabaiaren neurri zehatzak adostu ditugu; zenbat gradu inklinazio izango duen, bere neurriak...


Neurriak perfekto kalkulatzeko hipotenusaren eta deltaren formulak erabili ditugu, Amaiaren laguntzaz.

Beste alde batetik, solairuak heltzeko teknikarik hoberena eztabaidatu dugu eta azkenean akordio batera iritsi gara: zutabeak metalezko eskuairaz lotuko ditugu oinarrira eta pisuak eta beste guztia ondo heltzeko egurrezko takoak erabiliko ditugu, termofusibles pegatuta.


Motorea azkenengo solairuan nola heutsiko dugun pentsatzen hasiak gara ere, baina oraindik ez dago oso argi.