2013/01/31

Gaurko lana

Kaixo!

Gaur lehenengo patioan listoiak, oinarrira finkatu ditugu.


Gero tekno eduki dugunez, ordua aprobetzatu eta lehenengo solairua pegatu dugu.



Gaurko lana

Gaur proiektuarekiko aurrerapen itzela egin dugu:

Borjarekin egon gara eta oinarriaren neurriak jarri ditugu.


Plastika orduan, listoietan neurriak ere jarri ditugu.

Bigarren patioan teknologia gelan egon gara solairuetako okumenak mozten eta takitoak ere.

Ander ordu bat gehiago geratu da teknologia gelan Unairekin batera eta hurrengo ideia garatu dute listoiak oinarrian pegatzeko.





2013/01/25

Gaurko lana

Goizean, informatikako ordua eman digute lana egiteko. Ordu hori kotxea desmontatzeko, (hortik motorea ateratzeko) eta arduinorekin trasteatzeko erabili dugu

Kotxe elektrikoaren motorea
Kotxea desmontatuta











Arduinoarekin trasteatzen...

Patioan zutabeeako zuloak egiten saiatu gara baina ez dugu lortu, taladroarekin arazoa direla eta. Espero dugu hurrengo asean zuloak egiten hastea eta eraikinaren oinarria eta zutabeak lotzea. 

Bitartean Arduino programazioarekin experientzia hartzeko Anderrek plaka eramango du etxera, trasteatzeko.

2013/01/21

2 arazo ditugu...

Kaixo!

Asteburu honetan zutabeak, oinarrira lotzeko torlojuak erostera joan gara baina ez ditugu behar diren neurrikoak topatu. Aste honetan zehar behar ditugunak topatzen ibiliko gara eta ez baditugu aurkitzen, oinarriaren lodiera aldatu beharko dugu.


Beste alde batetik, solairuei eusteko eskuairak (takitoak) mozteko materialik ez dugunez, denda batera eraman beharko ditugu moztera.




Hau guztiaz hitz egitera Borjarengana eta Amaiarengana joan gara eta aurrera jarraitzeko esan digute.

2013/01/15

Experimentatzen...

Azken egun hauetan arduino plakak ekartzen duen programazio interfazearekin gauzatxoak saiatzen ibili gara. Momentuz ez dugu led-a piztea besterik lortu baina jo eta ke ari gara lanean, ea zeozer lortzen dugun.

Arduino-ren software ofiziala

Kalkulatzen...

Gaur, alde batetik, eraikinaren sabaiaren neurri zehatzak adostu ditugu; zenbat gradu inklinazio izango duen, bere neurriak...


Neurriak perfekto kalkulatzeko hipotenusaren eta deltaren formulak erabili ditugu, Amaiaren laguntzaz.

Beste alde batetik, solairuak heltzeko teknikarik hoberena eztabaidatu dugu eta azkenean akordio batera iritsi gara: zutabeak metalezko eskuairaz lotuko ditugu oinarrira eta pisuak eta beste guztia ondo heltzeko egurrezko takoak erabiliko ditugu, termofusibles pegatuta.


Motorea azkenengo solairuan nola heutsiko dugun pentsatzen hasiak gara ere, baina oraindik ez dago oso argi.

2013/01/14

Erosketak egitera!

Asteburu honetan taldea igogailuaren estruktura hasteko behar den materiala erosi du. Momentuz, eskuaira batzuk, egurrezko listoiak eta oinarri gogorra.

2013/01/10

Gure Arduino UNO-a


Kaixo!

Pasadan astean Arduino UNO-a ekarri ziguten. Kit txikia da baina gauza asko ditu eta gauza asko egin daitezke kit honekin.

Gaur gure Arduino UNO-rekin trasteatzen hasi gara.


Arduino UNO-ko kit-a hauxe da:


Gure Arduino UNO-a bigarren argazkian ikusten denez atal ezberdinak ditu. Hauxe dira atal bakoitza:

Gure Arduino UNO-ra konektatzeko kable bereziak
Hauek erreziztentziak dira.

Hauek pultsadoreak, termometroa, argi-sentsorea eta horrelako gailuak dira.
Hauek bi koloreetako led-ak dira.