2014/10/25

Misio berria

Robotaren misiorik luzeena bukatu dugu dagieneko. Hemen daukazue bideoa. Gogoratu gure robotaren jarraipena egiteko ROBOTA orrialdean sar zaitezkela, orrialde honen goiko aldean, izenburuaren behean.


Mari Paz-ekin elkarrizketa

Atzo elkarrizketa bat izan genuen Lauroko lehen hezkuntzako orientadorarekin, Mari Paz. Han, hezkuntza sistemari buruz egon ginen hizketan eta baita ezinduei laguntzeko motodoei buruz ere. Elkarrizketa honek asko lagundu gaitu gure proiektua ondo bideratzen eta hemendik eskertzen diogu bere laguntza.


2014/10/16

Robota lortzen

Aurten gure kabuz parte hartzen ari garenez, hau da, ikastolatik kanpo, FLLan esku hartzeko robot bat behar dugu. Beraz, Camptecnologicorekin harremanetan jarri ginen eta haiekin tratu bat adostu genuen; guk haien piezak ordenatzen lagunduko genituen eta haiek horren truke EV3 errobot bat eta pieza zehatz batzuk utziko zizkiguten. Hemen duzue bideo bat hau laburbilduz:


Aurkezpen bideoa

Aste honetan oso lanpetita ibili gara eta egin ditugun gauza guztian artean gure aurkezpen bideo dago. Hemen uzten dizuegu honi begirada bat botatzeko: