Nor gara gu?


Jonan, Sue, Asier, Ander. Teknologia ikaragarri maite dugun eta bizi garen eta utzi diguten mundua eta ingurua hobetu nahi dugun lau lagun gara.  First Lego League-an parte hartzeko helburuarekin, proiektu zientifiko eta teknikoa garatzen hasi gara. Ez da gure lehen aldia lehiaketa mota honetan, izan ere, sarituak izan gara parte hartu izan dugun bakoitzean.


Hona hemen, batetik, gure lorpenen nondik-norakoak lehiaketa desberdinetan zehar, eta bestetik, honek izandako oihartzun mediatikoa eskualde eta estatu mailan.


Emaitzen zerrenda:
2013:


2014:
  • Teknoskopioa lehiaketara itzuli eta proiektu zientifikoaren atalean bigarren postua irabazi genuen.
  • Don Bosco FP-erakundeak antolaturiko lehiaketan parte hartu eta lehen postuan gelditu ginen.
  • First LEGO League:
    • FLL Euskadi: Bigarren postua eta FLL Espainiarako (Bartzelonan ospaturikoa)  sailkapena.
    • FLL Espainia: Innobazio eta Estrategia Saria eta FLL Open European Championship-erako sailkatuak.
    • Open European Championship: Robot lehiaketan, 90 taldeetatik 15.ak gelditu ginen eta gainera sari desberdinetarako lau sari-proposamen eskuratu genituen, txinatar ekipoaren parera.

2015:
  • FLL robotaren atalean lehen saria lortu.
  • Zientzia azokan DBH-ko lehen saria lortu eta Galiciencia-rako pase lortu.



Zer da FIRST LEGO League?
First Lego League (FLL) 10-16 urte bitarteko nerabeak egungo gai bati loturiko erronkaren aurrean jartzen dituen lehiaketa bat da. Proposatutako erronka ebazten duten bitartean, nerabeen zientzia eta teknologiarekiko jakinmina piztu eta beraien bizitza eta etorkizun profesionalerako gaitasun baliotsuak barneratzen dituzte.



Hiru elementu hauek - robotaren errutinak, proiektu zientifikoa eta FLL-eko baloreak - urtez urteko erronka osatzen dute. Kirol munduan gertatzen den bezala, FLL taldeek,  proiektua aurrera eramateko dirua bildu, talde nortasuna eraiki eta proiektuarekin zerikusia duten bisitak burutzen dituzte.


Lehiaketa
FLL-ek proposaturiko arloetako bat robotika da. Lego Mindstorm kit delakoa erabiliz, robot bat eraiki eta programatu behar da, misio ezberdinei aurre egingo diena.


Bestetik, proiektu teknikoa daukagu. Bertan, lehiaketako epaien aurrean, robotaren diseinua, brurutzen dituen eginkizun desberdin eta anitzak eta programatzerako orduan topatu diren zailtasunak azaldu behar dira.


Ondoren, proiektu zientifikoa dator. Proposatutako erronkatik abiatuta, ekipo bakoitzak arazo zehatza identifikatu eta pentsatu eta garatu duen irtenbidea azaldu behar du.


Eta azkenik, besteak bezain garrantzitsua, talde-lana daukagu, hau da, baloreen atala. Arlo hau lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da. Talde-lana egon ezean, arlo guztietan balorazio ona lortzea ezinezkoa da.


Erronka
Urtero, lehiaketaren antolatzaileek, erronka bat proposatzen diete mundu osoko gazteei. First Lego League-ak aurten, “World Class” izeneko erronka proposatu du, munduko hezkuntzan oinarritzen dena. Helburua honakoa litzateke: talde bakoitzak, teknologia erabiliz, arazo jakin bat identifikatu eta honi konponbide zehatza bilatzea.


Oihartzun mediatikoa:












No hay comentarios:

Publicar un comentario