2014/01/23

Gure Prezia


Suteak oso arin hedatu egiten dira eta behin piztu egiten direnean sutearen hedapena moztea zaila da basoko ekosisteman kalte nabariak izan barik. Beraz premiazko ikusten dugu sute detektatzeko eta alarma protokoloa eragiteko sistema eraginkorra topatzea. Gure sistema hiru puntutan oinarritzen da.

1. Tximista detektatzaile: zelula fotosentikor baten bidez. 

2. Dron taldea kamara infragorriaz ekipatuta sutea piztu den jakiteko. 3. Mugikorrerako aplikazioa suhiltzailek kudeatuta.

Sutea gertatzeko probabilitate handiko tokietan sistema fotosentikorra ezarriko zen tximista jausiz gero datuak hartu eta dronei (piloturik behar ez duen ibilgailu hegalari txiki bati) seinalea bidaliko lioke. Dronak puntu hori eskaneatuko zuen bere kamara termikoaz eta sute piztuta egonez gero alarma protokoloa eragingo zuen suhiltzaileentzako diseinatutako mugikorrentzako aplikazio baten bidez. Dronen erabilpena zabaldu ahal da basoan gertatzen den edozein sute detektatu ahal izateko. Proiektuaren bideragarritasunaren azterketa abian da eta Bilboko suhiltzaileen kaboaren aurrean aurkeztuta izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario