2014/05/22

DON BOSCO FP-AN!!

Kaixo!!

Pasa den asteburuan, Don Bosco FP-an egon ginen. Lehiaketa  bat ospatu bait zen han, eta hara joan ginen irabazteko asmoz. Oso goiz gogorra izan zen baina proiektu oso interesgarriak egon ziren. Hortaz aparte, guretzako inportanteena, dron enpresa batekin kointziditu genuela izan zen. Aprobetxatuz, enpresako joan ziren bi taldekideei, makina bat galdera egin genizkien. (Dron bat erostekotan zelako drona komeniko zitzaigun, bideragarritasuna duen proiektua den, kamara termografikoa jarri ahal badugu etb.). Galdera guztiak erantzun zituzten eta emandako erantzunak balio andikoak izan ziren. 

Goizaren amaieran, sari banaketa antolatu zuten eta azkenean irabazleak izan ginen. 400 euroko saria lortu genuen eta. Oso ondo etorri zaizkigu gure proiektuan hobelerroak ezartzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario